miércoles, 3 de octubre de 2012

Alain Touraine eta politikaren garrantzia: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala


Atzokoan, Alain Touraine soziologo frantsezaren hitzaldi batean egon nintzen, Bilboko Guggenheim museoan, Zientzia Foroak antolatuta. Plazer bat izan zen jakituri eta esperientziaz jantzitako gizon honi zuzenean entzutea. Aretoa, bereziki jende gaztez, erabat betea. Etorkizunaren bermea.

Garbi utzi zuen arrisku globalei aurrean printzipio eta eskubide etiko unibertsalekin bakarrik egin dezaiokegula aurre. Giza birgaikuntzaren unea dela. Kolektiboa eta indibiduala uztartzeko unea. Non emakumeak paper berezia izan behar duen, gizonaren arrakasta-galera eskemaren aurrean, emakumeak hobeto ordezkatzen duen berintegrazioaren unea baita. Eta hau, gizakiari zor zaion eskubideen aurrezagutzaren baitan. Horrela esan zuen: “…el ser humano tiene el derecho de haber derechos”. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren alde irmo agertu beharra azaldu zuelarik. Honek izan behar zuelarik, aurrisku globalen aurreko euste-pareta. Zentzu zabalean politikaren unea zela azpimarratu zuen.

Europari buruz galdetzean, batasunean areagotzearen alde egin zuen, goizean zehar egon nintzen beste lan sasoi batean, hainbat adituk esan zutenarekin bat. Europaren etorkizuna, Europaren batasunean dagoela alegia, moneta batasunaz gain, batasun finantziero, bankario eta ekonomikoan. Azken batean batasun politikoan. Ekonomiaren aurrean politikaren nagusitasunaren aldarrikapena nabarmendu zuten. Hauek ere politikaren unea zela azpimarratu zuten. Bereziki, inspirazio demokrata kristauko gizarte ekonomia abian jartzeko. Enpresen lehiakortasuna eta gizarte kohesia moneta bakarraren aurpegi gisa alegia, inor bide bazterrean utzi gabe. Hortxe dago gakoa eta etorkizuna.

Baita gaur goizean ere. Ideia berdina erabili du Rafa Jimenez Asensio, irakasleak, kudeaketa publikoari buruz LKS eta MUk antolatutako ihardunaldi batean. Politika indartu behar da, publikoaren balorea barneratuz bereziki baloreetan eta pertsonetan inbertituz, gaineratu du.

Politika, pertsonak, herrigintza…Hor dago koxka. Pertsonetan. Gu baigara aktore transformatzaile nagusiak. Gu. Eta gu gara politikari beste zentzu bat eman behar diogunak.

Zerbitzu publiko zentzua alegia. Erakargarri eginez. Eta politikarako, arlo bakoitzeko talenturik onenak errekuperatuz. “Mediokraziarekin” (erdipurdikeria) bukatuz. Atzo Jose Luis Larreak zioen moduan, Harkaitz Cano idazleari jarraituz, arinkeria, mezu mesianiko eta esfortzurik gabeko irabazien aurrean, sakontasuna, zehaztasuna eta jarraitasuna aldarrikatu (eta praktikatu) behar ditugu.

Nekagarria izan arren, ñabarduran baidago beti arrazoia (Jaungoikoa edo deabrua xehetasunean dauden moduan). Nahiz eta Bertrand Rusellek zioenari jarraituz “El mundo está lleno de ignorantes completamente seguros de todo  e inteligentes llenos de dudas”.

Bigarren hontako politikariak behar ditugu. Argi! egi osoaren jabe sentitzen den horrekiko, hortik sektarismora,  talibanismora, urkoa ez errespetatzera ez dago distantziarik. Gaurkoan, greba egin ez zuten gernikarren aurkako paskinak datozkit burura. Non eta pakearen herrian desberdin pentsatzen duenarekiko jazarpena. Tamalez, lehengo leopitik burua. Hauxe da bortxakeri ororen su-harria edo hastapena. Guztiena. Eta Euskadin, hontaz, zoritxarrez bastante dakigu.
Hortxe dago denetaz ziur uste den baboaren eta zalantzak dituen argiaren arteko diferentzia. Zalantza da aurrera egiteko bidea. Zalantzak pentsatzeari ematen baidio bidea. Eta pentsatzeak etorkizunari.  Dogmak ez dezala inoiz bizimodu erreala gailendu. Horretarako formula eraginkor bakarra, ikusmira zabalarekin, herritarrak entzun eta lana egitea da. Lana, lana eta lana. Ankak lurrean ditugula, egitik, bihotza bero, burua hotz eta oinez, beti aurrera. 
Alain Tourainek, atzo zioen moduan, gizakiok eskubideak izateko eskubidea dugulako. Kolore batekoak zein bestekoak. Guztiak. Danak baidira eskubideak. Eta guztiak errespetatzeak egiten gaitu duin. Gutako bakoitzak konpromezu hau hartzeak, konpromezu unibertsal hau hartzeak, konpromezu etiko hau hartzeak, giza eskubideen aldeko jarrera irmo hau hartzeak bakunatuko gaitu forma zahar zein berriko totalitarismo eta globalizazioaren aterpean gizakion arteko berdintasun zubiak eraikitzeko aukerei muzin eginez, gutxi batzuk askoren gainean jartzeko asmoa duten betiko jarrera arriskutsu hoiengandik. Hein handi batean gutako bakoitzaren esku dago. Gutxienez gure etxaldean.
Urriak 21ean dugu gauzak aldatzeko aukera hurbila. Ez hutsegin! Gure eskubidea da! Ez utzi egikaritzeari!

2 comentarios:

  1. Ni ere bertan egon nintzen eta argi dago beti bezala, hitzalditik intetesatzen zaizuna baino ez duzula entzun edo agian ulertu? Ez zara ba horren prestatuta egongo...
    Aspaldi Euskal Herriko eskubideak ahaztuta dituzula, edo dituzuela, edo hauek ere ez dituzue modu unibertsalean ulertu nahi?
    ai, ai, ai, praktikan jartzeko arazo gehiegi, tartean esklabu lan gehiegi bete dituzuelako agian?

    ResponderEliminar
  2. Eskertzen dizut erantzun izana. Benetan. Nahiz eta zure lerroetan aurreiritzi askotxo somatu dudan. Bakoitzaren ulermen-gaitasun eta preparazioan sartu gabe - nik ez dut ezagutzen ez dudan baten balorazioa egiteko atrebentziarik- gauza bat du oso argi blogkide, elkarrekiko errespetutik eraikiko dugula aberria eta honek izan behar duela eskubide ororen aldarrikapenaren lurzorua. Non bai zuk eta bai nik lekua izan behar dugun. Horixe da, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldeko hautua egitearen arrazoia. Bertan laburbiltzen baita zuk eta nik lurzoru berdina konpartitzeko dugun eskubidea. Nahiz eta berdin ez pentsatu. Ondo izan!

    ResponderEliminar