jueves, 29 de julio de 2010

Kontzejupetik andramaixek

Guztion begietara mundua txikitzen doan heinean, herritarrek herriko festekiko duten lotura ere aldatzen doa. Gaur egun, esku-eskura geratzen zaizkigu milaka lagun erakartzen dituzten kontzertu erraldoiak, era guztietako ikuskizunak edota aurpegi ezberdinetako festak. Baina herrikoek, herriko izaten jarraitzen dute. Hala ere, ez dakit garai bateko erromeriek adinako zirrara sortzen duten gaurko jaiek. Askori entzun izan diet nola joaten ziren auzoetara igande arratsaldetan, txirrinduz, dantza saioa egitera. Gaur, ordea, taberna zuloetan dago dagoena. Kontua gozatzea da, horretarakoxe baitira festak. Gu saiatu, saitu gara egitarau erakargarri bat borobiltzen eta lortu dugulakoan nago. Haur, gazte eta helduekin pentsatu dugu, inork aitzakiarik ipini ez dezan kalera irteteko, herriko festek azkoitiar guztion topagune  izan behar baitute, elkarbizitzaren eredu. Azkoitiarrok, lanean eta bizitzan ahalegintzen garen bezala, jaietan ere ondo pasatzen dakigula erakutsi behar dugu. Herriak eta herritarrok merezi duzue-eta. 
Kontzejupetik andramaixek
View more documents from blogasier.

Leer más...

miércoles, 28 de julio de 2010

Ondo pasau andramaixek!