FORUM AZKOITIA

Otsailaren 24an eta 25ean
EUSKAL IDENTITATEAREN INGURUKO JARDUNALDIAK

Otsailaren 24an eta 25ean, Azkoitiko Elkargunean, Euskal Identitatearen
inguruko Jardunaldiak egin ziren Xabier Euzkitzeren zuzendaritzapean. Parte
hartu zuten, hizlari gisa, Jon Sarasuak, Iñaki Egañak, Tere Irastortzak,
Terexa Lekunberrik eta Andoni Olariagak. Amaitzeko mahai-ingurua egin zuten
Patxi Baztarrikak, Ramon Etxezarretak eta Joxerra Gartziak. Hitzaldiak zein
mahai-ingurua entzungai daude hemen.

 JARDUNALDIAK





Azaroan 11an eta 12an
PENTSAMENDUA ETA HAUSNARKETA BIZIRIK
Forum Azkoitiaren helburu nagusia etengabeko pentsamendu irekiari bide ematea da. Ilustratuen sehaska da Azkoitia. XVIII.mendean, Peñaflorida Kondeak, Altuna-Portuk edota Narrosko markesak Parisen puri-purian jarri ziren ideiarik aurrerakoienak herriratu zituzten, progresuaren izenean. Munduaren abiadurari jarraitzeko ez zuten inolako konplexu eta nagitasunik. Aitzitik. Orduko espiritua berreskuratze aldera abiatu dugu Forum Azkoitia. 2010eko azaroan ekin zion bere ibilbideari Lana eta Familiaren arteko Kontziliazioari buruzko Jardunaldietan.




Leer más...