miércoles, 5 de enero de 2011

Urte Berri on denoi!

Ohean gaixotasunen baten aurka borrokan ari zaretenoi.
Azterketak prestatzen buru-belarri liburu artean sartuta zaudetenoi.
Erronka berriren bat hartu duzuenoi.
Lan bila zabiltzatenoi!
Eta zeuen lanak ahalik eta hobetoen egiten dituzuenoi.
Aiton-amonak zaintzen zaudetenoi.
Edo seme-alabak hezten.
2011ri osasuna eta umore ona eskatu dizkiozuenei.
Pakea gero eta hurbilago dagoela uste duzuenoi.
Hamabi mahats aleak kanpaiekin batera jatea lortzen ez duzuenoi.
Eta besarkada gozoak ematera ohituta zaudetenoi.
Sufritzen zaudetenak gogoratu sufrimenduak ez duela betirako irauten.
Eta zoriontasunaren jabe sentitzen zaretenak, heldu gogotik horri, eta ez utzi ihes egiten.
Urteko egun bakoitza da aukera berri bat, inoiz ez alferrik galdu.
Guztioi Urte Berri On!

Leer más...