jueves, 12 de julio de 2012

Tabuca

Atzokoan, Baloreeneskolak antolatuta Tabuca eta Erreala ekimenaren aurkezpenean egon nintzen. Bazkal orduan ezagutu nituen Mikel Andueza dominikarra eta Mila bere arreba, "Oscar Romero Solidaritza" Elkartearen arduraduna hain zuzen ere. Tabucan (El Salvador) egiten ari diren lan bikainaren berri izatearekin batera, giza duintasunaren aldeko solidaritate lana zer den lehen pertsonan ikusteko aukera izan genuen San Telmora hurbildu ginen guztiok.

Donosti Cupen bidez ezagutzera eman nahi izan den lana alegia, Tabucatik talde bat etorri baizen txapelketa hau jolastera. Bertan izan nuen ere, Erreala Fundazioaren lanaren berri, Errealeko Presidente den Jokin Aperribayren hitzetan, Errealak, hain azalekoa eta diruzalea dirudien futbolaren munduan, ez baidio uko egin nahi baloreen aldarrikapenari. Esfortzua, konpromezua edo solidaritatea bezalako baloreei. Hauen barruan kokatzen dutelarik Tabuca herriari, Mikel Anduezaren bidez ematen dieten laguntza-beti xumea bere hitzetan- Erreala Torneoa gertatzen lagunduz. Bereziki aipatu nahi izan zuelarik ere Iñaki Galdosek, bere unean Aldunditik emaniko laguntza. Argi baidago, pertsonak bideratzen dituzte proiektuak eta mugitzen mendiak, Mikel Anduezak zioen moduan "queriendo y sin querer", elkar ulertuz, elkar landuz eta elkar gauzatuz. Kontuan "txispa" hori piztean datza eta hori egiten denarekiko konbentzimendutik bakarrik burutzen da. Eta hori begiradetan ikusten da, Mikel Anduezari ikusten zaion moduan.

Donosti Cupeko arduradun den Iñigo Olaizolaren galderaren aurrean, hau da ume hauek Donostin ibili ondoren nolako buelta izaten duten jakin nahian, Mikel Anduezaren erantzuna garbia eta argia den moduan. Ume hauek, gureen ilusio, desio eta bereziki eskubide berberak dituzte. Horrelako bidaiek begiak irekitzen dizkiote eta amets egiten laguntzen. Ilusioa pizten alegia. Hitzegiten ari zen bitartean gogoan nituen, Oscar Romero bera, Inazio Ellakuria edo Jon Sobrino. Kristautasunetik giza duintasuanaren aldeko lehen mailako borrokalariak.


Errealaren web orritik lortutako argazkia

Ekimen benetan txalogarria eta mahai inguru pedagogikoa Baloreeneskolak antolatu duena, bere presidente den Jose Mari Urkiaren eta zuzendari den Lide Amilibiaren hitzetan, azken honek idatzi zuen artikulu batean zioen moduan " En Baloreeneskola queremos ser como el agua fresca y contribuir a reverdecer la tierra resecada por nuestro agitado modo de vivir. Ese es nuestro lema. Estamos para hacer de puente entre diferentes actores y asociaciones, suamando sinergias, fomentando una moral más humanizadora y emprendedora". Bat egiten dut, lehen harria jarri da, orain bideari ekin behar zaio. Mikel eta Mila Andueza asko behar ditugu. Gure esku dago hazia ernetu eta kimu berriak sortuko dituen ura. Eutsi dezaiogun erronkari!

0 comentarios:

Publicar un comentario