martes, 29 de mayo de 2012

%27ko igoera

Orrialde ekonomikoak zabaltzeak beldurra ematen duen honetan, pozez irakurri dut makina-herraminta sektoreak aurreko urtearekiko izan duen %27ko igoera. 25 herrialdetako 1.176 daude aste honetan BEC-en, helburu nagusi batekin, bezeroengan konfidantza sortzea. Hauxe delarik bertan dauden hainbat euskal enpresen, Elgoibar eta Azkoitia ingurukoak bat baino gehiago, ezaugarri nagusienetakoa. Bezeroari hurbilpena, lan ona, nazioarteratzea, goi-mailako fabrikazio teknologia eta konfidantza. Fidakaitztasuna nagusi den aro honetan, sinesgarritasuna. Horixe da kristik ateratzeko errezeta: izan, esan eta bete. Mundu mailatik berrikuntza ideiak jaso, ekintzailetasuna erein eta fabrikazioan lehen mailakoak izan eta berriro mundura bueltatu, bazter batetik besteraino, Colonen aurretik Terranovara iritsi ziren euskal arrantzaleen espirituarekin. Ikerketa, garapen eta berrikuntzari, beste bi ezaugarri lotu behar dizkiogu Euskaditik, ekintzailetasuna eta fabrikazioa. Hortan gara onak. Erronkari eutsi eta beti aurrera!

0 comentarios:

Publicar un comentario