lunes, 9 de enero de 2012

Urte berri asmo berri!

Lehengoan entzuten nuen irratian urtarrila eta iraila hilabeterik onenak direla gimnasio, hizkuntza ikastaro edo makramera apuntatzeko. Egia esan gabon ondoak badu hau. Modu berezi batetan gozatzen duzu familiaz, goxotasunerako joera sortzen dizu kanpo giroak, etxean egoteko egunak dira, oroitzapenetan murgiltzen zara eta horrek gogoetarako abiapuntuan jartzen zaitu eta adibidez Errege bezperako umeen nerbio, ilusio eta irrifarrak asmo berriak indartzen dizkizu. Idazten ari naizen bitartean urte berriarekin bat lagun batek bidali zidan e-posta bat etorri zait burura. Horrela zioen...

Aupa: Hiru lagun etorri eta zutaz galdetu didate...ez diet eman zure telefono-zenbakia...baina zure helbidea bai...eta zu ikustera joatekoak dira!Hona hemen haien izenak: Osasuna!, Bakea! eta Maitasuna!Bihotz-bihotzez bidaltzen dizkizut! Sukalderaino sar itzazu! Zure amets guztiak bete daitezela 2012. urtean! Eguberri eta Urteberri On!

Polita ezta ? Zer desio hobeagorik 2012rako Osasuna, Bakea eta Maitasuna baino? Klasikoa esango du batek baina erreparatu duzu esaldi batean? Alegia, zer esan nahi du "Sukalderaino sar itzazu" horrek? Neretzako argi dago. Gu garela Osasuna, Bakea eta Maitasunari sukaldea goxatu, etxea txukundu eta sarrera prestatu behar diogunak. Gu garela alegia Osasuna ZAINDU, Bakea ERAIKI eta Maitasuna ELIKATU behar dugunok.

Egunero. Noski, sorteak garrantzia duela, baita genetika, enpatia edo itxurak ere. Baina Picassok inspirazioagaitik zioen moduan, sorteak ere lanean harrapatu behar gaitu. Osasunaren, bakearen eta maitasunaren aldeko lanean alegia. Gutariko bakoitza. Hau ez baida atzeratu edo aurreratu egin daitekeen bideo bat. Gure bizimodua da eta gu gara protagonistak. Eta nahi edo ez nahi beti aurrera dijoa. Ondoriioz lehiotik begiratzeari utzi, ateak zabaldu eta gure etxera, denon etxera erakarri behar ditugu Osasuna, Bakea eta Maitasuna. Jarrera pasiboak uxatuz eta jarrera aktiboak nagusituz. Gurea delako bizimodua. Guk egin behar diogu aurre. Gogoz, pesimismo guztiak uxatuz, bereziki krisi garai honetan. Eta hori bai, beti aurrera bidean. Gogoz, esfortzuz eta lanez, denon artean beti aurrera!

Beste lagun batek esaten zidan moduan, duela egun batzuk, Iñakin Gabilondorekin elkarrizketa batean honek ondokoa omen zioen: ez du kalte handiagorik egin konpromezu, esfortzu eta lanaren kontra, "Aprenda inglés fácilmente edo en dos días" bezelako leloek. Gauzak lortzea kostatu egiten da eta esfortzu hori balore bat da, ez zama bat. Ez dugu asmatu omen zioen Gabilondok.

Hauxe beraz, 2012ra begira ere dugun beste irakasgai bat. Esfortzuaren kulturaren goraipatzea. Baina baita ere ateak zabalduz. Alegia adibidearekin, ez lehiotik begira. Hau da esfortzua balore bezala landuz. Lanari bere garrantzia emanaz eta ekinez egiten denaren sariak ematen duen poza nabarmenduz. Balore bat da, ez da zama bat. Herri honek bere ADNean errotua izan duen, izan behar duen eta izango duen balorea. Gurea.

Eman dezagun beraz adibidea eta nagikeriak albo batera utziz sukalde barruraino sartzeko ateak zabaldu dezaizkiogun Osasuna, Bakea eta Maiatasunari eta behar denean, ateak zabaltzeaz gain katiuskak jantzi eta joan gaitezen bila eta ekar ditzagun guztion artean etxera. Gure etxera. Guztion etxera. Askatasun eguzkia basotik irten baita! Sorteak lanean bilatuko gaitu! Urteberri on bat guztioi!

1 comentario:

  1. Asier, como bien escribes yo también te envió mis mejores deseos para ti y los tuyos en este nuevo año. Un fuerte abrazo de alguien a quien conoces pero del cual no te acordaras,

    Alberto Cuerda
    El Madrileño

    ResponderEliminar