miércoles, 26 de octubre de 2011

Urriak 25a: ezbetetze baten "festa"

Euskaldunongatik beti esan izan ohi da emandako hitza betetzen dugunak garela. Gure birtutetzat dugu eta gure euskaldun izaera harrotasunez luzitzera eramaten gaituzten kausetako bat ere badela esango nuke. Kanpotik zein barrutik begiratuta, ordea, badira kontrako adibide garbiak gure herri honetan. Euskal Estatutuarekin gertaturikoa, kasu. Urteen poderioz akordioa konplitu ezak lotsa eragin beharko lieke PSOE-ri eta PP-ri. Aitzitik. Euskadiren Eguna jarri behar eta justu 1979an erreferendum bidez Gernikako Estatutua onartu zeneko data hartu zuten aintzat. Jakinik orduko erabakia ez dela bere osotasunean gauzatu. Eta ez dutela, gainera, inolako borondaterik erakutsi gaur arte bederen, haseratik betebeharrekoa den lege baten betetzea negoziaketen baitan jarri dutelarik behin eta berriz.

Horregaitik nion atzo Onda Vascako saioan festa bat baino gehiago paroi bat izan zela atzokoa. Lekuz kanpokoko festa, ETAren bortxakeria uzteak Lopez Lehendakaria jokuz kanpo bilatu zuen moduan topatu dugu euskaldunok urriak 25eko festa arraro hau. Jokuz kanpo. Ondorioz ez diot 2013tik haratagoko iraupenik ematen.
Edozein kasutan, euskaldunok badugu aspalditik, 1932tik hain zuzen, geure eguna. Berpizkunde igandean ospatzen den Aberri Eguna, alegia. Behin Estatutua goraipatzen hasita, borobilagoa zatekeen urriaren 6an izendatzea Euskadiren Eguna, alegia, 1936an, gerrate zibilaren hastapenetan, Jose Antonio Agirreri lehendakaritza emango zion lehenengo euskal estatutua onartu zen eguna hain zuzen. Baina beno, hartuko da hartu beharreko erabakia bere momentuan.

Kontua da oraindik, hiru hamarkada eta gero, Madrilek zorretan jarraitzen duela Euskadirekin. Egia da urrats esanguratsuak eman direla eta EAJri esker eskuduntza anitz berreskuratu ditugula baina bada oraindik zereginik. Abertzaleak direla esanez -euren burua beste abertzaleak baino abertzaleagotzat dutenak, esan nahi dut - ahoa berotzen zaien askok edota independentziaren aldarria ohiu xume batera mugatzen dutenek ez dute autogobernuaren alde urtez-urte egin duen beste egin. Madrilen negoziatu beharra dago. Ez da balekoa independentzia eskatzea musu-truk emango digutelakoan. Eskubide hori badugu herri geran heinean. Horrelaxe aurresikusten da Gernikako Estatutuan bertan ere. Kontua eskubide horren egikaritza nola lantzen dugun da. Haserako Tituluan ikusten da hori:

Artículo 1.

El Pueblo Vasco o Euskal-Herría, como expresión de su nacionalidad, y para acceder a su autogobierno, se constituye en Comunidad Autónoma dentro del Estado Español bajo la denominación de Euskadi o País Vasco, de acuerdo con la Constitución y con el presente Estatuto, que es su norma institucional básica.

Artículo 2.

1. Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, así como Navarra tienen derecho a formar parte de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. El territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco quedará integrado por los Territorios Históricos que coinciden con las provincias, en sus actuales límites, de Alava, Guipúzcoa y Vizcaya, así como la de Navarra, en el supuesto de que esta última decida su incorporación de acuerdo con el procedimiento establecido en la disposición transitoria cuarta de la Constitución.


Ez al da hor argi ikusten erabakitzeko eskubidea? Herri baten aurrezagutza dago (El Pueblo Vasco o Euskal Herria) nazio bat garelako, Nafarroa barne, nafarrek hala nahi izanez gero, ez ahaztu! (como expresión de su nacionalidad) eta ondorioz autogobernurako eskubidea dugu (para acceder a su autogobierno). Eta 1979an zein da honetarako hartzen den forma juridiko-instituzionala? Erkidego Autonomoarena (se constituye en Comunidad Autónoma).

Baina hau ez da garrantzitsuena, bitarteko bat besterik ez da. Garrantzitsuena NAZIO GARELAKO HERRI IZATEAN DATZA. Horregaoitik dugu AUTOGOBERNURAKO ESKUBIDEA. Horregaitik dugu ERABAKITZEKO ESKUBIDEA. Eskubide hau nola artikulatu da orain eztabaida, Espainiarekin dugun eztabiada berria, alegia.

Ondorioz 1979an, beste aukera posiblerik ez zegoelako, Erkidego Autononomo bezala eratzea erabaki bagenuen, egun posible dugu beste egitura juridiko-insituzional bat ematea geure buruari. Ez dugu mugarik herri borondatea baino.

Hau ere onartzen du Gernikako Estatutuak bere Azken Xedapen Gehigarrian. Horrela dio:

La aceptación del régimen de autonomía que se establece en el presente Estatuto no implica renuncia del Pueblo Vasco a los derechos que como tal le hubieran podido corresponder en virtud de su historia, que podrán ser actualizados de acuerdo con lo que establezca el ordenamiento jurídico.

Ez genion historiaz eta borondatez dagokigunari ukorik egin eta ondorioz hortxe dugu, nahi izanez gero, etorkizunerako bide bat. Norbaitek esango du, bai, baina ordenamendu juridikoarekin bat? Bai, negoziatuz erantzungo nioke nik. Berdintasunetik negoziatuz. Horixe esan nahi du “…de acuerdo con el ordenamiento jurídico” esaldiak. Geure artean adostu, Eusko Legebiltzarrean eta jarraian Madrilekin akordioa istea alegia. Orain egin nahi duguna.

Ondorioz ez dugu etsi behar. Garai berriak datoz. Estatutua emari oneko iturria izan bada ere, bakantzen hasiak dira ur tantak. Aldaketa ezinbestekoa da, gure burujabetasunean aurrera egiteko eta horretarako nazio batek ezinbestekoak dituen erreminta guztiak eskuratzeko ahalik eta adostasunik zabalena bilatzea. Garai berrietarako tresna berriak.

Euskadi, nazio bat Europan zioen atzokoan Urkulluk Gernikan. Bat egiten dut. Bere buruaren jabe den Euskadi bat Europa batu batean. Una Euskadi soberana en una Europa Unida. Etorriko dira gero burujabetasun kontzeptuaren gaineko ñabardurak batzuentzat zein besteentzat. Baina hori da gure helburua, Euskadi aske bat Europa batu batean. ETA sortu baino askoz ere lehenagokoa. Izan da eta izango da. Hortan jarraituko dugu. Horrela zin egin genuen atzo Gernikan.

0 comentarios:

Publicar un comentario