martes, 15 de enero de 2013

2013rako zenbait aholku

Zuotako askok bezala egunerokotasunak harrapatua naukan honetan, ez dut asti handirik hartu urte berri on bat opa nizuen Gabon Zahar egun hartatik, lehio hau ireki eta barnea zertxobait askatzearekin batera, urte berriaren aire berriak usaindu eta gozatzeko.
 
Gaurko neguko eguraldiak ordea horretaraxe gonbidatu nau eta zaparrada itzelaren atzetik entzuten den haize soinotsuak-Mateo Txistu bailitzen- zerbait idazteko beharra sortzearekin batera-idazteak batzutan berarekin ekarri ohi duen bete lanean erortzeko arriskua uxatuz-Dalai Lamaren ondorengo aholkuak bidali dizkit emazteak Ipadeko e-posten saskira. 
 
Eta jakina bidaltzailea nor den ikustearekin batera-igorpen honek izan dezakeen irakurketa partikularraz gain- irakurtzea eta urteko lehen egun hauetan zuekin konpartitzea erabaki dut.
 
Hortxe bada...
 
Consejos del Dalai Lama para la vida:

1.- Considera que un gran amor y un gran logro conllevan riesgos.
2.- Cuando pierdas, no pierdas la lección.
3.- Sigue las tres "R": respeto por ti, respeto para los demás y responsabilidad por todas tus acciones.
4.- A veces no obtener lo que queremos es un maravilloso golpe de suerte.
5.- Aprende las reglas, para que sepas cómo romperlas adecuadamente.
6.- No dejes que una pequeña disputa dañe una gran amistad.
7.- Cuando te des cuenta de que has cometido un error, de inmediato da los pasos para corregirlo.
8.- Pasa un tiempo solo todos los días.
9.- Abre tus brazos al cambio, pero no olvides tus valores.
10.- Recuerda que a veces el silencio es la mejor respuesta.
11.- Vive una vida buena y honorable. Así, cuando envejezcas y recuerdes el pasado, podrás disfrutarla de nuevo.
12.- Una atmósfera de amor en tu hogar es el fundamento de tu vida.
13.- En los desacuerdos con las personas amadas, plantea sólo la situación actual. No traigas el pasado al presente.
14.- Comparte tus conocimientos. Esa es una manera de lograr la inmortalidad.
15.- Sé gentil con la Tierra.
16.- Una vez al año, ve a un lugar al que no hayas ido nunca.
17.- Recuerda que la mejor relación es aquella en la que el amor mutuo es mayor que la necesidad mutua.
18.- Juzga tu triunfo por lo que tuviste que dar para lograrlo.
Zer diozue?
 
Bai, badakit esatetik egitera zer alde dagoen, baita ez naizela nobedade bat deskubritzen ari ere eta hamazortzikote hau askotan irakurriko zenutela.
 
Baina ez dago klasikoak baino egunerokotasun handiagoko esamolderik. Horregaitik ez dira inoiz pasatzen modatik. 
 
Horrela, aholku bakoitzean pixka bat hausnartuko bagenu...
 
Hasteko 8garrengoan.
 
Egunean bost minutu bada ere.
 
Bost minutu pentsatzeko.
 
Bost minutu barnera begiratzeko.
 
Bost minutu gogoetarako.
 
Bost minutu inguruari begiratzeko.
 
Bost minutu amets egiteko.
 
Bost minutu...
 
...hartu itzazu,
 
zureak dituzu,
 
zuk bakarrik hartu ditzazkezu,
 
zure da aukera,
 
ez iezaiozu huts egin zeure buruari...
 
...ez diezaiogun bizkarra eman geure buruari...
 
...begira gaitezen geure ispilu propioan...
 
...eta eutsi dezaigun bizitzaren ibilbideari...
 
...beste urte bat, beste hilabete bat, beste egun bat...
 
...beste aukera bat.

Hobeto ezta?
 
Beno, bidea oinez egiten da...
 
...beti aurrera!
 
Ondo izan.

0 comentarios:

Publicar un comentario