miércoles, 7 de noviembre de 2012

OBAMAREN GARAIPENA: HAINBAT IKASGAI

 

Baditut lagun bat baino gehiago gaur gauean lo gutxi egin dutenak, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) hauteskundeak jarraitzen egon direlako. Ni ez naiz horrenbesteraino iritsi baina 6.30etarako telebista piztua nuen. Ordurako irabaziak zituen Obamak hauteskundeak, Rommeyek onartua galtzaile izaera eta Chicago prest agertzen zen festarako, presidente hautatu berriak eman beharreko garaipen hitzaldiaren zain. Non, besteak beste, ondoko esana nabarmenduko nukeen: “Beti sinistu izan dut, itxaropena, gure barnean dagoen sentimendu indartsu hori dela, zeinak pentsa arazten digun, dena kontra izan arren, etorkizuna hobea izango dela, beti ere, saiatzen, lanean, borrokoan jarraitzeko balorea erakusten dugun neurrian”. Itxaropenari kantua beraz.

Gaurko eguna azterketaz josiko zaigun honetan, ez noa beste bat egitera baina bai hiru gauz nabarmentzera. Euskadin ere, legealdi berri baten atarian gauden honetan, baliozkoak izango zaizkigulakoan. Motz-motzean.

Bat, nahizta AEB gauaz askotan diren kritikagarriak, bere inperfekzioekin, bertan demokraziak bere esentzia islatzen du. Bat, alderdi politikoetatik haratago, eta nahizta bi alderdi nagusiak ezer baino gehiago hauteskunde makinak izan, hautetsi eta hautesleen arteko harreman zuzena, hautetsiak bere herri, bailara edo estatuarekin duen loturan kokatzen dena, milaka eta milaka bolondresek egiten duten atez-ateko lanean argi ikusten dena, eta herritarrei hainbat gairen inguruko galdeketa zuzenean (marihunaren legeztapena, ezkontza homesexualen legeztapena, heriotz-zigorraren abolizioa, kasinoen zabaltzea, eutanasiaren legeztapena edo osasunaren erreforma) isaltzen dena, gainera estatu bat bestarengandik bereiztea, uniformizazioaren aurrean aberastasun kontsideratuz.

Bi, Obamaren garaipenaren giltza nagusia, Rommey baino AEBak askoz hobeto ulertze eta barneratzean datza. 60ko hamarkadatik, asko aldatu da nazioen nazio hau. Txuriak nagusi izatetik, beltz, hispano edo asiarren bere lekua hartzen ari diren herrialde baten aurrean gaude. Tea Party-a izkin batean uzten ari den nazio batean, non hainbat estatutan Alderdi Errepublikarra alderdi minoritarioa bihurtzen ari den. Hauentzat, minoria etnikoak, hainbat lekutan gehiengo bilakatzen ari direnak, pasoko gizabanakoak dira oraindik, konturatu gabe, Montanako bakeroa bezain estatu batuar sentitzen direla eta direla. Ikusi bestela, Nuevo Mexico edo Coloradoko emaitzak, non hispanoen botoa erabakiorra izan den.  Hementxe dugu, bertako-kanpoko borroka antzua gandituz, etorkizunari begirako lan lerro bikaina.

Hiru, Rommeyren galtze hitzaldiko esaldi batekin geratzen naiz, “Gobernu ardurak dituzten demokrata eta errepublikarrak maila guztietan lankide izan behar dira eta politikaren aurretik pertsonak jarri”. Beti mirestu izan dut, Alderdien gainetik AEBko presidente eta presidente ohien arteko elkarulertzea, zeintzuk- handiagoa edo txikiagoa-beti izan duten kargua utzi ondoren ere paper bat. Estatubatuarrentzat, pertsonaren gainetik, presidentearen figura, bandera eta ereserkiarekin batera batasuna, indarra eta nazio harrotasuna islatzen duen ispilua delako. Eta ondorioz errepetu berezia zor zaiona. Obamak bere gaurko hitzaldian zioen moduan, “…bakoitzaren nahien batura baino gehiago garelako, estatu gorri eta urdinen bilduma baino gehiago. Ameriketako Estatu Batuak gara eta izango gara”.

Bat edo bestek esango dit, oso apunte “yankiak” atera zaizkidala. Litekeena da. Baina estatubatuarren AEB begira badute, berdin delarik euren jatorria, europearrok Europara begira, oraindik urruti dugun ezaugarri bat. Pertenentzi arrotasuna. Eta horrek mendiak mugitzen ditu. Eta… krisitik ateratzen laguntzen du. Gure txikitasunean, legegintzaldi berri honetan, Euskadira begira lortu behar duguna. Itxaropenetik. Oraindik onena iritsi gabe dagoelako. Beti aurrera!

0 comentarios:

Publicar un comentario