viernes, 3 de junio de 2011

“Azkoitia, Ilustraziotik Berrikuntzara”




















Proiektu batzuetan burua jartzen da, beste batzuetan, bihotza. Zortzi urte eman ditut Azkoitiko alkate gisa eta herenegun agurtu nintzaien. Behintzat, “Azkoitia, Ilustraziotik Berrikuntzara” liburuaren aurkezpenera etorri ziren guztiei. Ez nuen esku hutsik egin nahi eta bertaratu zirenek ale bana etxeratu zuten. Pozik nago urte hauetan ikasitakoaren eta egindakoaren zertzelada batzuk jaso ahal izan ditudalako orrialde horietan. Jose Maria Urkiak, Euskalerriko Adiskideen Elkartearen zuzendariak eta biok ondu dugu labetik atera berria den liburua. Halaber, Javier Sagarzazuk hornitu du irudiz. Urkiak berak proposatu zidan liburu bat argitaratzearen ideia eta heldu egin nahi izan nion erronkari. Berak Ilustrazio du mintzagai. Nik, berriz, berrikuntza, herrigintzaren ikuspuntutik. Bertsotan egin ohi den moduan, puntuak besterik ez ditut jarri. Ez dut luma harrotasunez erabili eta ez nuke hala hartzerik nahi. Aitzitik. Baina gobernu talde baten egitekoa ez da ez erraza, ez samurra. Bidezkoa da, ordea, ikasitakoa erakustea. Apaltasun osoz. Hori nahi izan dut, niretzat maisu izan direnei zor diedalako. Hausnarketarako gonbitea besterik ez da, irakurtzera animatzen diren haientzat.

Aprobetxatu nahi dut baita liburuaren aurkezpenera etorri ziren guztiei eskerrak emateko, jendearen babesa beti da-eta, estimagarria.

Eta barkatuko didazue atrebentzia, ez bainaiz inor lezioak emateko inori. Baina errazena, beti, ezer ez egitea izaten da.

0 comentarios:

Publicar un comentario