viernes, 27 de mayo de 2011

Hauteskundeak

Aurreko igandetik jarduneko alkate naiz Azkoitian. Beraz, blogak ematen didan aukera aprobetxatu nahi dut, telefonoz dagoeneko egin dudan arren, Bildu koalizioaren alkategaia, Pello Baztarrika, eta bere taldea zoriontzeko. Asmatu dute herrian ilusioa pizten. Baita Gipuzkoan ere. Ez hainbeste, Bizkaian eta Araban. Nobedadearen olatuak harrapatu dituela asko eta asko esango nuke, jakinda ez dituztela denek ondo interpretatuko hitz horiek. Esker oneko botoa jaso du Bilduk. Esker oneko botoa ETA-ri kitto esateagatik. Euskal gizarteak bultzatu du ezker abertzalea pauso hori ematera eta arkua eginez eman dio ongi-etorria. Gainontzeko alderdiek ordaindu dute krisia eragiten ari den galera guztien pisua, horrek dakarren etsipena eta hasarrea. Bestea, emoziozko botoa izan da neurri batean. Edo Bilduren aldeko bozka eman duten 313.231 lagun horiek denek nahi dute orain arte sustaturiko proiektu estrategikoak baztertuko dituen Gipuzkoa bat?
Edonola ere, beti esan dugun bezala, gauza bat lortu da. Aukera politiko guztiak ordezkatuta egotea. Hortik aurrera, lanean sendo jarraitzeak salbatuko gaitu, erronkak ez baitira edonolakoak. Indarrak aterako ditugu.
Texto a ocultar aquí

0 comentarios:

Publicar un comentario